BLOGAREN FUNTZIONAMENDUA - FUNCIONAMIENTO DEL BLOG

BLOGAREN FUNTZIONAMENDUA: Informazioa lehen orrialdean jartzen dugu, hor hilabetez mantentzen dugularik. Hortik aurrera ez dugu ezabatzen, eskuman dituzuen sailetara pasatzen dugu (kultura, euskara...).
FUNCIONAMIENTO DEL BLOG: Colocamos la información en la primera página durante un mes y, a partir de entonces, no se borra sino que se traslada a uno de los apartados de la derecha (cultura, euskera...).


2013/06/19

ESKOLA BIDEA 2013-2014. OINEZ NOA ESKOLARA!!!! ¡¡¡VOY ANDANDO A LA ESCUELA!!!

Datorren urtera begira gure eskola ESKOLA BIDEA deritzon proiektu batean sartu da, Galdakaoko beste eskola guztiekin batera.

Ez dizuegu ezer bialdu oraindik gauza nahiko berde dagoelako. Orain dela hilabete baino gutxiago udaletxean batu ginen eskoletako ordezkariak, bai gurasoak eta baita irakasleak ere, proiektua aurrera daraman enpresarekin,eta ideia azaldu ziguten. Enpresak inkesta batzuk egin ditu gure seme-alaben ohiturak ezagutzeko: kotxez doazen, oinez, norekin... Datu hauekin diagnostiko bat egingo dute eta Irailean martxan jarriko gara. 

Oraindik bakarkako lehen batzarra ere ez dugu izan, beraz ezin dizuegu esan eskola bide hau noiz hasiko den, bakarrik egon egongo dela eta email edo blogaren bidez jakinaraziko dizkizuegula berri guztiak. 

Interesatuta zaudetenak bialdu mesedez email bat gurutzekogurasoak@gmail.com helbidera eta honela zuen helbideekin datu-basea egingo dugu honen berri izan dezazuen. Honez aparte, zirkularretan ere jasoko duzue informazioa, noski.

Hemen duzue enpresak egindako proiektuaren aurkezpena. 


Ondoren honi buruzko berria irakurtzeko aukera daukazue.


Eta beste hainbat lekutan egiten diren ESKOLA BIDEeiburuzko informazioa, egunkarietan argitaratutakoa.



Eskerrik asko, Ikasleen Gurasoen Elkartea, Komunizazio Batzordea

------------------------

De cara al año que viene, nuestra escuela va a participar, junto con el resto de centros de Galdakao, en un proyecto denominado ESKOLA BIDEA. 

No hemos informado antes porque el proyecto está aún muy verde. Hace menos de un mes nos reunimos en el ayuntamiento representantes de padres y profesores de los centros con la empresa responsable del proyecto y nos explicaron la idea. La empresa ha hecho recientemente una encuesta sobre los hábitos de nuestros hijos: si suben en coche, andando, con quien... Con estos datos harán un diagnóstico y en Septiembre nos pondremos en marcha. 

Aún no hemos tenido ni la primera reunión individual, por lo que no podemos deciros cuando comenzaremos, sólo aseguraros que la posibilidad de subir andando existir existirá y que os iremos informando por email o mediante el blog.

Todos los que esteis interesados enviad por favor un email y haremos una base de datos para enviaros todas las novedades, además de lo que enviemos mediante circulares, por supuesto. 

Aquí tenéis una presentación hecha por la empresa. 


A continuación podéis leer la noticia.



Información aparecida en prensa de otros CAMINOS ESCOLARES.



Muchas gracias, Asociación de Padres y Madres, Comisión Comunicación 





No hay comentarios:

Publicar un comentario